Bertan izan dira Pili Legarra alkatea, Joxe Ramon Berrondo historialaria eta Burdina Taldeko kidea, Manu Izaguirre Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologia buru izandakoa eta Xabier Arruti Burdina Taldeko lehendakaria.
20 lagun inguru izan dira gerturatu dira Errekaldeko labaderora. Haurrek nahiz helduek adi-adi entzun dituzte Burdina Taldekoen azalpenak, eta beren zalantzak argitzeko unea ere izan dute. Ondoren, hamaiketakoa egitera joan dira denak elkarrekin.