Santa Krutz jaia ospatu da Azkorteko baselizan, aspaldiko tradizioari jarraituz. Meza egin da lehenbizi eta erromeria heldu da ondoren, trikitilari eta bertsolariekin. Dena esatera, haize hotza zebilen mendi paraje horretan, eta festara bertaratutako jende ugarik Urnietara jaistea erabaki du, meza entzun ostean. Bertan geratu diren bakanek Larrañaga-Zabalaren bikotearen trikiti-hots alaiarekin eta Larrañaga eta Mendizabalen bertso saio bakainarekin gozatu ahal izan dute. Jaiak Oinanume jatetxean izan du jarraipena.