Santakrutzak 2018

Goiburu garaile, auzoen arteko herri kiroletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 3a, 02:00

Ikuskizun polita eskaini zuten Andoaingo bost auzoetako kirolariek, eta gozatzeko aukera eduki zuten Bekoplazara hurbildu ziren herri kirolzaleek, nahiz eta eguraldi narratxa izan.Trontzan, ergometroan eta ingudearekin jardun zuten norgehiagoka, Santa Krutz jaietako pregoia amaitu bezain pronto.

[Argazkiak]

 

 

Goiburuko taldeak irabazi zuen herri kiroletako lehia 12 punturekin, Buruntza (11 puntu), Etxeberrieta (8 puntu), Sorabilla (7 puntu) eta Santakrutz (7 puntu) taldeen aurretik.

Hona zeintzuk hartu zuten parte:

Buruntza: Joxi Telletxea, Mikel Jauregi, Ainhoa Mangas eta Jon Jauregi.

Etxeberrieta: Delan Irazu, Iñaki Etxeberria, Nika Murillo eta Angel Urrutia.

Santa Krutz: Janire Huizi, Ander Gerrero, Aitor Ibarguren eta Amaia Armendariz.

Sorabilla: Julen Loidi, Irati Uranga, Mateo Ponce eta Josu Arabaolaza.

Goiburu: Extebe Lopez de Muniain, Iker Mujika, Ion Beloki eta Miren Lopez de Muniain.

Liga sisteman jokatzeko asmoa daukate taldeek. Atzokoa lehen neurketa izan zen, eta ligak datozen auzo jaietan izango du jarraipena. Sorabillan amaituko da aurtengo txapelketa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!