Ostegun arratsaldeko pintxo potea ez ohikoa izango da herrigunean, jaietako pintxo lehiaketa ospatuko baita. Azken urteotan indarra hartzen ari den ekimena da, herritarren parte-hartzea handia izaten baita. Iaz, esaterako, hainbat tabernariren aurrikuspenak gainditu egin ziren. Prestatu zituzten pintxoak agortuta, eskean ari ziren bezero guztiei eskaini ezinik geratu ziren.
Aurtengoak Santa Krutz egunarekin ez ezik, ostegunarekin bat egiten du. Horregatik, ez ohikoa izango da pintxo potea. Parte-hartzea oso handia izango da, hamasei tabernarik izena eman baitute:
Parte hartzaileak:
Bastero plazatik hasi eta Zumea plazaraino, lehiaketara aurkeztu diren pintxoak dastatuz honako ibilbidea egin daiteke: Tokitxo, Hiru, Bastero, Urkiola, Traiñerum, Irunberri, Txindoki, Gaztelutxo, Olajauna, Txuribeltz, Xaxi-metro, Muga, Amama Klaudia, Zeru, Txitibar eta Txalaka.