Herri kirol erakustaldia bertan behera Azkorten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bihar, maiatzak 3, ospatuko da Santa Krutz eguna Azkorten, baina eguraldiaren iragarpen txarra dela eta, herri kirol erakustaldia bertan behera uztea erabaki da. Gainerako ekintzak mantendu egingo dira.

Egitaraua osorik:

11:00 Meza.
11:45 Trikitixa Zabale eta Larrañagarekin.
13:00 Bertsolariak: Anjel Larrañaga eta Mikel Mendizabal.
Jarraian trikitixa Zabale eta Larrañagarekin
14:00 Bazkari herrikoia Oianume jatetxean (izen ematea, Oianume jatetxean).
15:30 Bertsolariak eta Trikitixa soinua Oianume jatetxean.

Azkortera bertaratu nahi duen ororentzat autobus zerbitzua egongo da Pintore kaletik 9:30etatik 14:30ak bitartean. Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu, eta azken igoera 12:00etan egingo du.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!