Bertso pilota jaialdi bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mai. 2a, 02:00

Bertso doinuek eta pilotakada hotsek bat egin zuten Villabonako Bear-zana pilotalekuan larunbat eguerdian. Palaz, emakumez osatutako hiru bikote aritu ziren nor baino nor, bertsotan berriz, hiru bertsolari; Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Beñat Karrera. Aipatzekoa, azken honek lehen plaza zuela larunbateakoa. Pilotari zein bertsolari, ederki aritu ziren.

[Argazkiak]

Amaia Azkue eta Beatriz Unzue, Amaia Agirre eta Irati Iturbe, Nahikari Iturbe eta Kristina Ezkurdia. Hiru bikoteen arteko norgehiagoka antolatu zuten larunbat eguerdiareko. Kirol lehia zen garrantzia txikiena zuena. Emakumeak plazan ikustea eta ikusleei gozaraztea zen asmoa, eta bi helburu horiek ederki beteta geratu ziren.

Botilero lanetan aritu ziren bertsolariek saltsa eta umorea gehitu zioten ekimenari. Pilotariak animatzea izan zen haien lana eta ikusleek ere ederki gozatu zuten. Hamaiketakoa elkarrekin eginez amaitu zuten goiza bertsopilotako protagonistek.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!