Larruzea eta Ibarbia garaile, Loatzoko igoeran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Julen Larruzea eta Aitziber Ibarbia izan ziren azkarrenak Amasatik Loatzora igo, eta itzulerako bidea egiten. Guztira 71 korrikalari animatu zen lasterketako 9,7 kilometroko ibilbidea egitera, haietatik bederatzi, emakumeak.

[Argazkiak]

Julen Larruzeak 0:43:42ko denbora behar izan zuen Loatzora igo eta amasa itzultzeko.  Anartz Artola izan zen bigarren, 0:44:20ko denboran, eta segituan zuen Iñaki Olano, 0:44:35 deborarekin.

Emakumeen artean, Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen garaile, 0:56:24. Elkarrengandik oso gertu iritsi ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak: Maialen Gurrutxaga 0:58:42ko denboran helmugaratu da eta Onintza Mitxelena 0:58:45ko denboran.

Podium horiez gain, herriko lehenak ere jaso du bere saria; Eñaut Galarraga 16 urteko amasarrak eskuratu du, 0:51:4ko denboran Loatzotik buelta eginda. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!