Haur parkeak estaltzeko 617 bozka jaso eta kontatu dituzte Pleno aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 27a, 02:00

617 bozka izan ditu Andoainek haur parkeak estaltzeko gauzatu duen parte hartze prozesuak. Gaur bozken kontaketaren jarraipena egiteko aukera izan da udaleko pleno aretotik eta baita streaming bidez ere.

 [Argazkiak] [Bideoa]

Herritarrek astelehenetik ostiralera bitartean izan dute beraien bozka botatzeko aukera eta gaur udaleko pleno aretoan ekin diote jasotako 617 bozka kontatzeari. Herritarrek herriko bi zona ezberdinetan estali nahiko lituzkeen bi parke autatzeko aukera izan dute eta hauexek izan dira lortutako emaitzak.

Nafarroa plaza: 459 boto

Zumea plaza: 402 boto

Leizaur parkea: 81 boto

Manuel Lekuona parkea: 78 boto

Etxeberrietako parkea: 77 boto

Bazkardoko parkea: 37 boto

Karrika/Aiztondoko parkea: 28 boto

Extremadurako parkea: 19 boto

Goikoplaza: 4

Dr Huiziko parkea: 3

Ondarretako parkea: 1

Martin Ugaldeko parkea: 1

Boto txuriak: 34

Baliogabeak: 6

Hau horrela eta udalak parkeak estaltzeko 200.000€ jarriko dituela jakinda orain aurrekontuen eskaerari ekingo dio eta kostuen arabera erabakiko da emaitzetan atera direnen artean ze bi parke estaliko diren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!