Udaberriko erromeria ospatuko da maiatzaren 5ean Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 27a, 02:00

Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak ospakizuna antolatu du datorren maiatzaren 5erako, Urnietan.

Honakoa da egitaraua:

10:30 San Juan plazan bilkura. Handik Azkorteko Santa Krutz baselizara abiatuko dira. Bertan dantza eta hamaiketakoa.
12:30 San Juan plazara itzulera.
13:00 Dantza saio gidatua Patxi Perez eta Konpainiarekin.
14:30 Jaialdiaren amaiera eta bazkaria Oianumen. Bazkarirako izena emateko azken eguna apirilaren 29a da: agaurnieta@gmail.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!