Ondarreta Ikastetxeak 50. urteurrenerako argazki erakusketa prestatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 27a, 02:00

Laguntza eskatu dute Ondarreta Ikastetxetik 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten argazki erakusketarako. 1969-2002 urte bitarteko argazkiak bildu nahi dituzte.

Mezua:

"2019-2020 ikasturtean eskolaren 50. urteurrena ospatuko dugu. Burutu nahi ditugun ekimenen artean argazki erakusketa dago. Horretarako, Ondarreta ikastetxearekin harremana izan duen orori laguntza eskatzera gatoz. Hau dela eta, 1969-2002 urte arteko argazkiak jaso nahi ditugu. Argazkiak Ondarretako idazkaritzara ekartzea eskertuko genizueke: Astelehenetik ostiralera (09:00/12:30 eta 14:30/16:30)".

E-postaz ere bidal daitezke argazkiak: 012779aa@hezkuntza.net. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!