"Borobilean" ikuskizunerako sarrerak salgai dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 27a, 02:00

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek "borobilean" ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 18an Urnietako Egape Ikastolako jolastoki estalian. Prezioa 7 eurokoa da. Sarrerak aurrez eros daitezke.

Sarrerak salgai:

URNIETA

  • Bikain okindegia, San Joan plazan.
  • Xauxar taberna, Idiazabal kalean.

ANDOAIN

  • Aiurri, Arantzibia kalea.
  • Ernaitza liburu-denda, Zumea Kalea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!