Eskubaloiko jubenil mailako mutilen txapelketa maiatzaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 25a, 02:00

Gipuzkoako Eskubaloi federazioak antolatuta, jubenil mailako mutilen txapelketa jokatuko da maiatzaren 1ean Allurralden. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko norgehiagoka izango da. Bi partida jokatuko dituzte elkarren aurka, bakoitza 25 minutuko bi saiokoak eta 5 minutuko atsedenaldiarekin.

Ordutegiak:

09:30-10:30   Gipuzkoa-Bizkaia

10:45-11:45   Bizkaia-Nafarroa

12:00- 13:00  Gipuzkoa- Nafarroa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!