Polizia operazioa Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 24a, 02:00

Gaur goizaldean Guardia Zibilaren hainbat furgoneta Karrikara bertaratu dira, eta bertan marokiar jatorriko gazte bat atxilotu dute. Juan Ignacio Zoido Barne ministroak zabaldu du albistea, zera adieraziz: "Daesheko propaganda aparatuko ustezko kideak Siria eta Irak aldetik datorren ikus-entzunezko material ugari eskuratzeko sarbidea zuen". Oraingoz, ez dituzte xehetasun gehiago eskaini.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!