Tosta bandaren emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 23a, 02:00

Hango eta hemengo musikari eta abeslarik zuzeneko emanaldia eskainiko dute Donostiako Kursaalean, larunbat honetan 20:00etan hasita.

[Babestutako edukia]

Eskoziako, Galiziako, Frisiako, Irlandako, Galeseko, Kornualleseko eta Euskal Herriko hamar kide oholtza gainera igoko dira. Hots, Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Iñigo Egia, Mixel Ducau, Ixi Jauregi, Galiziako Mónica de Nut, Galeseko Gwilym Bowen Rhys, Frisiako Marit Talens, Eskoziako Rona Wilkie eta Irlandako Caoimhín Ó Fearghail.

Kultura hizkuntza gutxituetako hiztunez osatuta dago Tosta Banda, eta herrialde bakoitzeko musika tradizio aberatsak jartzen dituzte amankomunean. Kide guztiak ibilbide ezaguneko musikariak dira haien herrialdeetan.

Ontziaren bankada esan nahi du Tosta izenak, Europako Atlantikoko kostaldeko hizkuntza gutxitu askotan aurkitu daiteke. Elkarlanean eta fusioan oinarrituta, lehen aldiz elkartuko dira kultura horietako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak. Herrialde bakoitzeko kantak modu gaurkotuan berrasmatu eta berrinterpretatuko dituzte, eta Kukairen euskal dantza garaikidea eta kultura zeltako dantzak gehituko zaizkie abestiei.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!