Errepide mozketak astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 20a, 02:00

Asfaltatze lanak direla eta, herriko hiru puntutan errepidea moztuko da hurrengo astean zehar. Udalak aldez aurretik barkamena eskatu du sortuko diren eragozpenengatik.

Errepide mozketaren kaleak eta egunak:

Goi-mendi tabernatik Etenetaraino apirilaren 23an

Goi-mendi tabernatik Eteneta elkarteruntz doan errepideko errei bat itxita egongo da apirilaren 23an, asfaltatuko dena, hain zuzen. Ondorioz, libre geratzen den erreia Idiazabal kaletik San Juan kalera sartzeko soilik erabiliko da. Horrenbestez, Idiazabal kalera irteteko Eteneta elkartearen atzetik igarotzen den errepidea erabili beharko da.

Geltoki kalea apirilak 24-27

Aldapa osoa asfaltatuko da, Kantoi tabernatik hasi eta Riojano tabernaraino. Ondorioz, ezingo da bertatik igaro kotxearekin lanek irauten duten bitartean. Halaber, bolatokiko aparkalekuan kotxea uzten dutenek ezingo dute kotxea atera. Beste horrenbeste gertatuko zaie Estazio kalea 1, 3 eta 5en garajea dutenei ere. Beraz, kotxea behar izanez gero aurretik beste lekuren batean aparkatzea gomendatzen zaie.

Eremu hori amaitzean Isidro Setien kaleko zati bat asfaltatuko da, Erratzu tabernaren paretik hasita. Ziurrenik apirilaren 26an edo 27an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!