Urnietako udaleku irekietan hezitzaile aritzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 20a, 02:00

Apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 3an amaituko da hezitzaile gisa izena emateko epea.

Eguzkitan blai udaleku irekietan hezitzaile izateko Urtxintxaren lan poltsan eman behar da izena, ondorengo linkean: lanpoltsa.urtxintxa.eus.

Bi pausu jarraitu behar dira izena emateko. Lehenik, aipatutako estekan sartu eta erabiltzaile berri bat sortu; ondoren, lan poltsan eskatzen diren atalak bete, Curriculum Vitae-ri dagozkionak. Bigarrenik, lan poltsa horretako lan eskaintzetan Urnietako udaleku irekietan lan egitea hautatu. Aurrez Urtxintxanko lan poltsan izena emanda egonez gero, berritu nahi diren atalak osatzea nahikoa da.

Hezitzaile izateko derrigorrezkoa
Hiru prozesu igaro beharko dira Urnietako udaleku irekietan hezitzaile izateko:

  1. Hautaketa prozesua gainditzea: maiatzaren 4an 18:00etan Arantzubiko eraikinean egingo den talde elkarrizketan parte hartuko dute. Talde elkarrizketa gainditzen dutenen artean hautatuen zerrenda osatuko dute.
  2. Asteburuko prestaketa: Ekainaren 15ean eta 16ean prestaketa asteburuan parte hartu beharko dute Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean. Ekainaren 15ean 17:00etatik 21:00etara izango da prestaketa saioa. Hurrengo egunean, berriz, 09:30etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara.
  3. Guraso bilera: Hautatuek ekainaren 18an 18:00etan gurasoekin egingo den bileran parte hartu beharko dute.

Informazio gehiago urnietakoudala@urnieta.eus edo lanpoltsa@urtxintxa.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!