Erraustegiaren aurkako elkarretaratzeak izan dira Gipuzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 18a, 02:00

Villabonak eta Andoainek ere bat egin dute Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituriko elkarretaratzean, anbulatorioa aurrean. Zubietako obren berehalako geldialdia eta frogatuta dauden alternatiba merkeen eta osasuntsuen ezarketa eskatzen dute.

Adierazpena:

Azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gizartean. Ez soilik azken aldian, oraindik gogoan dugu Anbereseko erraustegia nola lehertu zen edota Estatu Batutan eta Sardinian kiskali ziren erraustegiak, baita Mexikon eta Japonen duela ez asko, edota Zabalgarbiko “Q” fiebrearen isuria. Hauek denak erraustegien ondoan bizitzearen arriskuak agerian utzi dituzte.

Baina batez ere osasunarekin erlazio duten albisteek piztu dute alarma. Berriki CSIC-eko ikerlariek Zubietako erraustegiaren ingurumen baimena aztertu dute eta ikusi dute baimendua dagoela 12 sustantzia toxiko oso larri isurtzea mugagabe eta kontrolik gabe. Gipuzkoarroi hau ezkutatzea oso larria iruditzen zaigu. Berriki ere Parisen epai historiko bat jaso da: Parisko auzitegiak arrazoia eman die Vaux-le-Penileko erraustegiak kaltetutako 165 herritarrei eta zigor gogorrak ezarri dizkio kutsaduraren ardura eduki zuen Meluneko mankomunitateari. Izan ere, baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago isurtzen zuela aurkitu zuten 1998an egindako ikerketan. 2002an egindako ikerketetan dioxinak legez ezarritakoa baino 2.200 aldiz gehiago eta kutsatzaile organiko oso toxikoak antzeman zituzten. Marseilan erraustegiaren inguruko elikagaietan dioxinak topatu dituzte.

Montpelierretik ere azaldu ziguten erraustegi modernoek ere 2000 sustantzia isurtzen dituztela zeintzuk soilik 50 neurtzen direla. Txosten batek baieztatu zuen ingurukoen gaixotasun larriek horrekin lotura zutela. Pisan (Italia) ere antzeko txosten eta emaitzak, gaixotasun eta heriotzak. Azken horretan erraustegia ixtea erabaki dute. Ezin ditugu ahaztu Madrileko Valdemigomez inguruko bizilagunen testigantzak, denak norabide berdinean; usai txarrak, minbiziak eta heriotzak.

Gertakari horiek guztiak kontutan hartzea eskatzen dugu, Zubietako obren berehalako geldialdia eta frogatuak dauden alternatiba merke eta osasuntsuen ezarketa. Gure osasuna bermatzea exijitzen dugu eta prebentzio printzipioa ezarri dadila, hala nola, eztabaida publiko eta tekniko bat Eitb-n, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz.

Errausketaren Aurkako Mugimendua

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!