Udaleku irekietako begiraleak aukeratzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu ekainaren 25etik uztailaren 20ra. Udaleku horietan begirale gisa lan egiteko deialdia zabalik da. Izena emateko azken eguna, apirilaren 27an.

Baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea edo 2018an betetzea.
  • Euskara ondo menperatzea.
  • Elkarreizketa talde dinamika gainditzea.
  • Curriculuma eta agiriak aurkeztea.

Kontuan hartuko dira:

  • Begirale edo zuzendari titulua izatea.
  • Heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografikoak eginak izatea.
  • Elkarrizketa-talde dinamika.
  • Esperinetzai antzeko lanetan.
  • Langabetu edo ikaslea izatea.
  • Alkiza, Aduna eta Larraulen erroldatua egotea.

Izena emateko azken eguna: apirilak 27

Azterketa eguna eta lekua: Maiatzak 4, ostirala

19:30, Pedro Maria Otaño ikastetxea, Zizurkil.

Informazio gehiagorako:

Aduna: 688 724 286 edo itsaso@aiztondo.eus

Alkiza: 688 604 466 edo kultura@alkiza.eus

Larraul: 634 289 327 edo kultura@larraul.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!