Txoritagaingo aparkalekua egiteko obrak maiatzean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 17a, 02:00

90 aparkaleku publiko egingo dira Txoritagainen, eta kontratua goizean sinatu du Mikel Pagola alkateak Sasoi Eraikuntzak enpresarekin. Lanak maiatzean hasiko dira, eta 4 hilabete inguruko iraupena izango dute.

Lehenik, Txoritagain auzoko hegoaldean kokatzen den lurzatiaren jabeekin alokairurako akordio batera iritsi zen Udala. Urteko 8.000 euro + BEZ-eko prezioa hitzartuta, 15 urterako kontratua sinatu zuen. Ondoren, proiektuaren obraren lehiaketa atera zen, eta orain, Sasoi Eraikuntzak enpresari esleitu dio 256.520 euroko kostua izango duen lana.

Sarrerak irisgarriak izango dira

Aparkalekuak egiteaz gain, bertara joateko arrapalak eta eskailerak egingo dira oinezkoentzat eta sarrerak irisgarriak izango dira. Sasoi Eraikuntzak obrak amaitu bezain laster ibilgailuak aparkatzen hasteko aukera izango da, eta ondoren egingo dira aipaturiko gainerako egokitzapenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!