Behar Zana pilotaleku ixteko lanean ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 17a, 02:00

Bi helburu ditu pilotalekuaren itxiturak. Batetik, pilotalekuaren kontrola eta erabilera hobetzea, eta bestetik, neguko hilabetetako tenperatura hotzei aurre egitea. Pilotalekua erabiltzen dutenek eginiko eskakizunaren harira abiatu da itxitura.

Itxitura pilotalekuaren ekialdeko luzera guztian ipiniko da (plaza aldera) eta eskaileren lekuan ateak jarriko zaizkio estetikoki berdina geratu dadin. Hesia arotzeri metaliko bitartez egingo da eta modularra izango da, beirate modura, lurretik sabaira doan
tartea itxiz. Itxitura horren goiko aldea xafla metaliko batzuekin errematatuko da, estrukturari gehituko zaizkionak eta pilotalekuaren aireztapen egokia bermatuko dutenak.

Behin obra bukatu ostean, Behar Zana pilotalekua gauez itxi ahal izango da, Amasako pilotalekuarekin egiten den bezala, erabilera desegokiak ekidinez. Udalak, gai honen inguruan onartu berria den ordenantzan oinarrituz, publizitatea eta propaganda itxitura berrian jartzea erabat debekatua geratzen dela gogorarazi nahi du, baita pilotaleku osoan ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!