Joskintza tailer berezia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 16a, 02:00

Zizurkilgo Udalak joskintza tailer berezia antolatu du, maiatzaren 26, ekainak 2, 9, 16 eta 20rako. Helburua da gorputz ikusezinak ikusgarri egitea, modaren kanonei ihes egitea eta norbere gorputzaz gozatzeko aukera izatea.

Tailerra 9:00etatik 13:00etara bitartean izango da, eta, parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da maiatzaren 4a baino lehen, Zizurkilgo udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian (4. Luzapena).

Tailerraren prezioa 30 eurokoa izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!