Joan zen igandeko ezbeharrak hedabideetan eta trail munduan izan duen oihartzunaren jakitun da, eta hainbat adierazpen egin izanak on egin diola aitortu zuen: “Niri ondo etorri zait, barrenak hustu ditut. Pentsamendu guztiak askatzeko aukera eduki dut. Ondo nago, sorbalda apurtuta daukat eta ia seguru da ebakuntza egin beharko didatela baina, tira, osatuko naiz”.
Eskertza
“Sufritu arazi dizuedala jakin badakit. Animo uholdea jaso dut aste honetan, telefono mezu guztiei erantzuten saiatu naiz eta jakin badakit ingurukoei deitu edota nigatik galdetu diezuela. Eskerri asko guztiei. Ondo nago, espero dut mendiaz gozatzen jarraitzea eta aurrerantzean elkar ikusiko dugu. Mendian bada, hobeto!”. Txalo zaparrada jaso zuen urnietarrak. 120 lagun hurbildu ziren Mendi Film jaialdiko hainbat lan ikustera.