Eguneroko zailtasunei iskin egiteko antzezlana Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 14a, 02:00

Cristina Torres urnietarraren sinadura eta zuzendaritza daraman 'La caja magica' antzezlana igande honetan.

"Les Figuretes" konpainia, amateurra izateko, urte gutxiko epealdian ibilbide oparoa osatzen ari da. Cristina Torres urnietarrak idatzi eta zuzentzen baititu antzezlanak: "Vota a Mariasun" komedia (2014), "La boda de Raquel" komedia (2015), "La caja mágica" tragikomedia (2016) eta "Gatas" drama (2018).

Emakumeen eguneroko borroka

Zailtasunez beteriko egunerokotasuna aurki daiteke antzezlanean. Hauxe da obraren deskribapena, konpainiaren ahotik: " Etxeko eta familiako betebeharrak aurrera atera behar dituzte, eta ez hori bakarrik: lan-arloko erantzukizunak ere bere gain hartu behar dituzte. Depresioek, estresak edo antsietateak eragina dute emakume horiengan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!