111 Akademia saria Uxue Alberdirentzat da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 12a, 02:00

111 Akademiako kideek idazle elgoibartarraren "Jenisjoplin" eleberria izendatu dute iazko obrarik gogokoena eta, beraz, 2017ko saria irabazi du. Sari-banaketa ekitaldia maiatzean izango da Basteron, Larramendi Bazkunak antolatuta.

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izendatuta, Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako 'Jenisjoplin' eleberriak jasoko du 2017ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 8an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 198 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Alberdiren 'Jenisjoplin' eta Zubeldiaren 'Deserria' haurtzaro izan ziren bi finalistak, eta Alberdiren lana suertatu da garaile.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!