Rikardo Arregi kazetaritza sariaren prentsaurrekoa burutu da gaur Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 13a, 02:00

Rikardo Arregi saria bere 30. ediziora iritsi da aurten eta "30 urte 10 mugarri" lelopean 10 sari banatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Andoaingo Udalak.

[Argazkiak] [Bideoa]

 

30. kazetaritza sariaren prentsaurrekoa izan da gaur Donostian. Bertan izan dira, Estibaliz Alkorta Eusko Jaurlaritzako euskara sustatzeko zuzendari eta prentsaurrekoko moderatzailea, Ainara Rodriguez Andoaingo zinegotzia eta epaimahai burua, Patxi Baztarrika Andoaingo Euskarazko teknikaria eta epai mahaiaren idazkaria, eta Iban Aranzabal iaz saritua izan zen Goienako Kulturrizketa saioaren ordezkaria eta Goienako zuzendari nagusia.

Rikardo Arregi kazetaritza sariaren helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea izanik Estibaliz Alkortak prentsaurrekoan adierazi duenez "edizio honen xedea azken urte hauetan aitzindari, erreferentzi nagusi, bidegile edo bide erakusle izan diren hamar mugarri aitortu eta saritzea izango da".

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!