Emergentzietarako protokoloa martxan, euriagatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 11a, 02:00

Euskal Meteorologia agentziek datozen orduetarako egiten dituzten aurreikuspenak tarteko, Andoaingo Udalak Emergentzietarako protokoloa martxan jartzea erabaki du. Jarraian, herritarrei zuzenduta Udalak bidalitako oharra:

EGURALDI AURREIKUSPENAK IKUSITA, BEHARREZKO NEURRIAK HARTZERA DEITU NAHI DITU HERRITARRAK ANDOAINGO UDALAK

Euskal Meteorologia agentziek datozen orduetarako egiten dituzten aurreikuspenak tarteko, Andoaingo Udalak Emergentzietarako protokoloa martxan jartzea erabaki du. Meteorologia agentziek pasa dituzten oharren arabera, datozen orduetan euri jasak izango dira, muturrekoak izatera arte.

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Metereologiako Zuzendaritzak emandako datuak:

Gaur asteazkena, hilak 11:
- ALERTA LARANJA prezipitazio iraunkorragatik Gipuzkoan 12etatik 24etara.

- Abisu Horia prezipitazio iraunkorragatik Bizkaian eta Gipuzkoan 00etatik 24etara - Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 09etara.

Bihar osteguna, hilak 12:

- ALERTA LARANJA prezipitazio iraunkorragatik Gipuzkoan 00etatik 12etara.

Horiek horrela, Udalak dei egin nahi die herritarrei tentuz ibili eta edonolako ez-usteko saiheste aldera behar besteko neurri har ditzaten, batez ere, eta emergentzietarako protokoloan jasotako puntu beltzen arabera, Alejandro Kalonge, Ama Kandida, Bazkardo, Kaletxiki, Zumea, Kale Nagusiko eta landaguneetako bizilagunei; hauek, euren komertzio, enpresa zein garajeetan beharrezkoak diren neurriak hartzeko dei egin nahi die. Hori dela eta, Goikoplaza eta Etxeberrietako plaza aparkaleku gisa ireki dira.

Ustekabe edo oharrik izanez gero, honako telefono hauek jarri ditu Udalak eskuragarri:

-Udala: 943 30 08 30 -Udaltzaingoa: 092 / 900 300 819

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!