Zaila bai, ezinezkoa ez

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 5a, 02:00

Lurraldeko txapelketako azken txanpan sartu dira senior mailako taldeak, eta Urnietak igoerako ligaska jokatzearekin amesten du. Leizaran taldea garaitu eta gero, azken bi partidatan irabazi beharra daukate.

Iazko denboraldia gogoangarria izan zen, eta aurtengoan ere urnietarrek horixe bera errepikatu nahiko lukete. Baina zaila dago, bi jardunaldiren faltan bosgarren sailkatuta baitaude. Azken partida etxean jokatu zuten, Leizaran taldearen aurka. Eta amesten jarraitzeko garaipen garrantzitsua lortu zuten (28-25).

Asteburu honetan sailkapenean hirugarren postuan dagoen Egia taldearen etxean jokatu behar dute. Urnietarrentzat finalaren parekoa izango da. Senior mailakoak itxaropentsu daude.

Senior mailako neskak
Igoera fasean aurkari gogorrak topatu dituzte. Gogotik saiatu arren, ezin izan zuten garaipena lortu Urdaibairen aurka. Joko ona, bai, baina baloi ugari galdu zituzten, ordea, eta horrelakoetan aurkariek ez dute barkatzen. Irabaz zitekeen partida galdu zuten (19-21).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!