Lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik, Udalak jendaurrean eskaintzeko bost hautatu zituen: Andoni Urbistondoren "Bistare Bistare", Ane Arregiren "Made in Taiwan", Ane Arozenaren "Erasmus Mexikon", Alain Motoren "Riding south Asia" eta Maddalen Kortajarenaren "Etiopia". Martxoaren 20tik 23ra Saroben eskaini eta gero, epaimahaiaren saria Ane Arregirentzat izan da. 300 euro jaso ditu. Bigarren saria, ikusleek erabakitakoa, Maddalen Kortajarenak jaso du, azken honek 200 euroko saria eskuratuz.