Agustin Leitza kalea itxiko da ibilgailuentzat ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 3a, 02:00

Kale Nagusiko ur hoditeria berritzeko lanen bigarren fasea amaitzear dago. Bukatu baino lehen zenbait lan egin behar dira, esaterako, Kale Nagusia eta Goikoplaza arteko ur hoditerien konexio lanak. Horregatik, ostegunean Agustin Leitza kalea itxiko da ibilgailuentzat, 14:00etatik aurrera.

 

Trafiko mozketaren iraupena ezin da zehaztu, errepidea ireki arte ezin baita jakin lanen zailtasuna zein izango den. Edozein kasutan, helburua izango da apirilaren 6ko lehen orduetarako zabalik egotea.

Udalak adierazi duenez, "Aste asko pasa dira lanei ekin zitzaienetik, eta pazientzia eta sosegu handia demostratu duzue bizilagunek. Bada, azken esfortzu bat eskatzen zaizue, lanak aste gutxi barru amaituta egotea espero baita".

Hirugarren eta azken fasea Joakin Larreta kalean hasi eta Udaletxeraino luzatuko da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!