Lihoaren prozesuaren berri, San Telmo museoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko api. 3a, 02:00

Larraulgo Dina-7 Kultur Elkarteak eta San Telmo museoak elkarlanean antolatuta, lihoa ehuteko prozesu tradizionalaren inguruko "Ehunak ehun lan" erakustaldia eskainiko dute, apirilaren 4tik 8ra.

San Telmo Museoak, bere antzinako ehinkgailua erakusketa iraunkorrean behin betiko jarri duela eta, programazioa atondu du Pazko Asterako. Museoko klaustroan lihoa era tradizionaean sortzeko erabiltzen ziren tresnak jarriko dituzte eta horiek baliatuta, oinala sortzeko prozesu osoa jendaurrean garatuko dute, hasieratik bukaerara.

Larraulgo Dina-7 kutur elkarteko kideek gaiaren inguruko lanketa berezia egin zuten 2016an. Lihoa ereitetik hasi, eta oihala sortzerainiko prozesu osoa garatu zuten larrauldarrek. Haiek izango dute erakustaldiak gidatzeko ardura.

Apirilaren 4tik 8ra, 11:00etan eta 17:00etan egingo dituzte erakustaldiak. Ordutegi horretatik kanpora, Dina-7 elkarteko kideren bat bertan egongo da beharrezko azalpenak emateko, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!