Puigdemonten eta gainerako legebiltzarkideen atxiloketa salatzeko mozioa onartu dute EH Bilduk eta EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 28a, 02:00

Carles Puigdemonten atxiloketa eta Kataluniako gainerako legebiltzarkideen atxiloketa salatzeko, Andoaingo EH Bilduk eta EAJ-PNVk mozioa adostu eta onartu dute.

Adostutako idatzia:

1. Andoaingo Udalak bere kezka eta arbuioa adierazten ditu bai Carles Puigdemonten atxiloketa nola Jordi Turull, Carme Forcadell, Raúl Romeva, Josep Rull eta Dolors Bassaren espetxeratzeengatik, aurreko ostiralean, martxoak 23, Auzitegi Gorenak diktatutakoa. Salbuespen neurri hauetaz gain Oriol Junkeras, Joaquin Forn, Jordi Sánchez eta Jordi Croixartek, beraien oinarrizko printzipio demokratikoak urratuz, jasaten ari diren behin behineko espetxeratzea zentsuratzen dugu.

2. Andoaingo Udalak, herritarrek hautatutako kargu politikoen atxiloketak beraien eskubide politikoen urraketa jasanez, Nazio Batuetako Giza Eskubideen batzordeak adierazi duen  bezala Jordi Sánchezen kasuan,  salatzen du. Halaber, kezkaturik berea egiten du Anmistia Internazionalak, epaileen jokaerari buruzko kritika non egotzi diren karguak  eta baldintzarik gabeko espetxe zigorra gehiegizkoak dira.

3. Andoaingo Udalak, atxilotu eta kartzeleratuei nola bere familiei, kide diren erakunde politiko eta sozialei eta orokorrean Katalunyako gizarteari bere laguntza eta solidaritatea azaltzen die, berehalako askatzea eskatuz.

4. Andoaingo Udalak, Espainiako Gobernuari eta Estatuaren eskumenei beren estrategia zapaltzaileari uko egiteko premiatzen die eta egoera honi aurre egiteko, Kataluniako erakunde sozial eta instituzionalen ordezkarien eskubide zibil eta politikoen arteko elkarrizketan eta errespetuan oinarritutako bideari ekin diezaien

5. Andoaingo Udalak erabaki du, Katalunian gertatzen ari den salbuespen demokratikoko egoera salatzea, askatasunarekiko, demokraziarekiko eta eskubide zibil eta politikoekiko konpromisoa eta elkarrizketan oinarritutako irtenbide baten aldeko apustua adierazte aldera, eta berresten du elkarrizketaren eta negoziazioaren aldeko apustua egiten duela, horiexek baitira gatazka politikoak ebazteko bide bakarrak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!