Jabekuntza eskolaren ikastaro sorta, apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 25a, 01:00

Batukada, teoria feminista, sendabelarrak, autodefentsa, emozio tailerra…, ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago Urigain kultur etxean, Berdintasun sailaren bulegoetan.

Aste Santuko oporraldiaren ostean, ikastaro sorta zabala eskura ipiniko du Berdintasun sailak.

Batukada feminista
Musikara gerturatu eta ondo pasatzeko tailerra. Horrez gain, emakumeak talde-lanean aritzeko aukera eskaintzen du batukadak, eta baita sormena lantzekoa ere. Batukada kalera irtetean, gainera, espazioak okupatuz jendearen gozamena ere sustatzen du.

Datak: Apirilak 9 eta 23, maiatzak 7 eta 21, ekainak 4.
Ordua: 19:00-20:30.
Dinamizatzaileak: Arantza Vicedo eta Ainara Sarasketa.

Jatorri anitzetako emakumeen elkargunea
Jaioterri ezberdinetako emakumeak, astero bildu eta euren bizipenak partekatzeko espazioa.
Ordua: Astelehena, 17:30-19:00.
Dinamizatzailea: Beatriz Zalakain.

Hazkuntza eta hezkuntzaren ardura
Haur eta nerabeen guraso nahiz hezitzaileei zuzendutako ikastaroan, feminismoaren oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte. Berdintasunean hezteko zaindu beharrekoak identifikatzen laguntzeko eta hausnartzeko tartea.

Datak: Apirilak 10, 17, 24, eta maiatzak 2, 8 eta 15.
Ordua: 17:30-19:00.
Dinamizatzailea: Ametsondoa elkartea.

Teoria feminista
Mugimendu feministaren praktika eta teorietan murgiltzeko tailerra. Horrekin batera, inguru hurbilean beharko lireteken praktika feministez ere hitz egingo dute taldean.

Datak: Apirilak 11, 18, 25 eta maiatzak 2, 9, 16 eta 23.  
Ordua: 18:00-22:00.
Dinamizatzailea: Emagin.

Emoziotegia
Sentimenduak identifikatu, onartu eta kudeatzeko tresnak lantzeko tailerra. Egunerokotasunean sortzen diren sentimenduen inguruan aritzeko aukera eskainiko da, emakumeen subjetibotasuna kontuan hartuz, eta genero perspektibatik landuz.

Datak: Apirilak 17, maiatzak 8 eta 22 eta ekainak 12 eta 19.
Ordua: 18:00-20:00.
Dinamizatzailea: Nerea Redondo.

Menopausia eta autoezagutza
Aldaketarako eta hazteko momentu gisa ikusten laguntzeko tailerra. Euren burua hobeto ezagutu eta zaintzeko aukera ere eskainiko die emakumeei.

Datak: Apirilak 18, 25 eta maiatzak 2, 9, 16 eta 23.
Ordua: 16:30-18:30.
Dinamizatzailea: Clara Wolfram.

Sendabelarrak
Emakume arbasoen ezagutzara hurbiltzeko ikastaroa, teoria eta praktika uztartuz. Parte-hartzaile bakoitzak elkarrekin prestatutako produktuak etxeratuko ditu saio bakoitzaren amaieran.

Datak: Maiatzak 10, 17, 24, 31.
Ordua: 18:00-20:00.
Dinamizatzailea: Cristina Lizarraga.

Autodefentsa tailerra
Erasoak identifikatzen ikasiko dute parte-hartzaileek. Erasoei erantzuteko mekanismoak eta ekintzak ere ikasiko dituzte.

Datak: Ekainak 16 eta azaroak 17.
Ordua: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Dinamizatzailea: Emagin.


Izena ematea doakoa da, ikastaro guztietan. Izena emateko epea zabalik dago. Parte hartzaileek eskatuko balute, haurtzaindegi zerbitzua martxan jarriko dute ikastaro bakoitzerako. Informazio gehiago eskatu edota izena emateko:

• Andoaingo Berdintasun Arloa.
• Urigain eraikina, 1 bulegoa.
• 943 300 830
• sbarrenetxea@andoain.eus.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!