Zizurkilgo Udalaren oharra goizeko suteaz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 22a, 01:00

Etxean dira kea arnastuta Donostiako ospitalera eraman dituzten amona eta biloba. ZIzurkilgo Udalak bizilagunen jarrera eskertu nahi izan du oharrean.

Zizurkilgo Udalak gizarte zerbitzuen bidez familia baten bizilekua bideratu du. Goizaldeko bostak aurrean Ugare auzoko 17. Zenbakian izan den sutea dela eta, jakinarazten dizuegu ospitalean ziren azken biek senda agiria jaso dutela. 5 familiak igaroko dute gaur gaua euren etxetik kanpora, baina horietatik hiruk datozen egunetan itzuli ahal izango dute, argi koadroa konpondu bezain pronto. Herriko langileek momentuko argia jarri dute eraikinaren sarreran. 

Itzultzeko denbora gehiago beharko dute beste bi familiak. Dakizuen moduan, kaltetuenak lehen eta bigarren solairua izan dira. Sua piztu den lehen solairuko etxebizitzan bizi ziren 3 pertsonetatik bi, amona eta biloba Donostiako ospitalera eraman dituzte kea arnastuta, baina jaso berri dute senda agiria. Lehen etxebizitza horretan bizi ziren bi txakurrak ostera, hil egin dira. Etxebizitza oso kaltetuta dago, aseguruetako perituak hasi dira lanean eta Udaleko teknikariek ere aztertu dute eraikina. Bigarren solairuko etxebizitza ere kaltetu du suak eta guztiz belztuta geratu da. Familia gehienek senideen etxeetan igaroko dute gaua. Zizurkilgo Udalak familion eskura jarri ditu bere baliabideak eta horietako baten kasuan gizarte zerbitzuek bideratu dute aterpea, epe luzerako izango denez Aldundiko gizarte zerbitzuekin elkarlanean. 

Zizurkilgo Udalak bizilagunen jarrera eskertu nahi du egun zail honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!