Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 22a, 01:00

Zizurkilgo Udalak, Villabonako Udalarekin bat eginik, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina jarri du abian.

Apirilaren 16tik ekainaren 30era bitartean egongo da zabalik errenta aitorpena egiteko epea, eta herritarrei jakinarazi nahi die edozein modutan aurkezten dutela errenta-aitorpena, euskaraz egiteko aukera izango dutela, hala egin nahi dutela adieraziz gero.

Autolikidazio-proposamena jasotzean, errenta mekanizatua aurkeztean eta Internet bidez aitorpena aurkeztean, kasu guztietan aukera daiteke aitorpena euskaraz egitea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!