Pentsioak Udaletxeetan hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 22a, 01:00

Ez da ohikoena izaten, baina gaur, osteguna, bi udalerrietan batzarraldiak burutuko dira. Bietan ere ordu berean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Gizarte mailan erantzun handia piztu duen pentsioen gaiak hizpide izango dira bi udalerrietan.
 

Andoaingo Udal batzarraldian Duintasuna elkarteak mozioa aurkeztu du, pentsio duinen aldekoa. Urnietakoan, berriz, adierazpen instituzionala irakurri eta onartuko dute. Joan zen larunbatean, esaterako, Donostiako manifestazioan milaka herritarrek bat egin zuten pentsiodunekin. Eta Andoainen, astez aste, ehunka herritar biltzen dira Goikoplazan. Pentsiodunak ez daude etsitzeko prest.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!