Zauritu larririk ez eta bi etxebizitza erabat kaltetuta Ugare auzoko sutean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 22a, 01:00

Ezusteko galanta hartu dute Ugare auzoko 17. zenbakiko bizilagunek, goizeko 05:00ak aldera lehen solairuko etxebizitza batean piztu den sutearekin.

[Argazkiak] Kronika:

Ama, alaba eta 7 urteko biloba bizi ziren etxebizitzan sua piztu eta garrak handituz joan dira. Tolosako suhiltzaileak abixua jaso eta 11 minutura iritsi dira. Eta minutu gutxira ere iritsi dira Goierriko suhiltzaileak. Hara iristean lehen solairuko kristalak hautsi dituzte garrak bertatik irten zitezen. Horri esker sutea ez da etxabe barruan zabaldu.

Zazpi lagun zauritu dira sutean, baina inor larririk ez. Hori bai gertaerak antsietate krisia erangin dio bizilagun bati baino gehiagori. Diotenez, sutean bi zakur hil omen dira. Antza denez, sutea piztuta zegoen kandela batek eragin du.

Erretako etxebizitzan eta bigarren solairuko etxebizitzan kalte handiak izan dira. Bi kasu horietan etxera itzultzeko aukerarik ez dute izango, denbora mugagabean. Une hauetan bizilagunak eta suhiltzaileak etxebizitza barrura sartzen ari dira, etxebizitza bakoitzaren egoera ikustera. Peritoak ere bertan dira. 

Udala laguntzeko prest

Joxe Mari Luengo Zizurkilgo alkateak Aiurriri adierazi dionez, kaltetuen esanetara dago Udala beharrezko laguntza emateko prest.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!