Urnietako Udalak Europako Kontseiluak ematen duen Gobernantzaren alorreko Bikaintasuneko Europako Zigilua (ELoGE) lortu du. Zigilua emateko, gobernantza onaren hamabi printzipioetan oinarritu dira: gardentasuna, herritarren parte-hartzea, portaera etikoa, eraginkortasuna eta efizientzia, finantza-kudeaketa osasungarria, berrikuntza, berdintasuna, giza eskubideak edota aniztasuna.
Sari banaketa ekitaldia asteartean egin zuten Donostiako Donostiako Koldo Mitxelena aretoan. Kristalezko dodekaedro bana jaso zuten kalifikaziorik altuena lortu duten bost Udaletako alkateek: Mikel Pagola (Urnieta), Jose Antonio Santano (Irun), Andoni Busquet (Basauri), Maria del Carmen Urbieta (Leioa) eta Carlos Totorika (Ermua). Zigilua etengabeko hobekuntzarako tresna da. Bi urteko iraupena izango du, ziurtagiria berritzeko aukerarekin.