Bertan intxaurrondoak landatuko dituzte eta aurten Egape ikastolako eta Presentacion de Mariako 86 ikasle inguruk izango dute hauek landatzeko ardura. Honekin, urte batzuren buruan zuhaitzak fruituak ematen hasten direnean herritarrak autokontsumorako jasotzea espero da.
Gaur egun, inguru hori sastrakaz eta txabola zaharrez josia zegoen eta ekimen honekin ingurua garbitu eta egokitu da. Behin zuhaitzak landatuta gune berde hori zainduagoa egongo da. Horrela, industriguneko paseoan ibiltzen direnentzat ingurua atseginagoa egitea ahalbidetu delarik.