Auto karabana Altsasuko gazteen alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 17a, 01:00

Auto karabana eta elkartasun argazkia egin zuten atzo, apirilaren 14an Iruñean egingo den Altsasuko gazteen aldeko manifestazioari babesa emateko.

Autokarabana Villabonako Txermingo kamioien aparkalekutik abiatu zen, eta Zizurkilgo Danena futbol zelaiaren atzekaldeko aparkalekuan amaitu zen. Azkenik, Joxe Arregi plazan elkartasun argazkia atera zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!