Finalaren itzuliko partida, Irunen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 17a, 01:00

Finalaren itzulikoa jokatu behar da orain. Klubak urnietarrei deialdia egin die Urnietako jokalariak animatzera joan daitezen. Gaur, larunbata, izango da itzuliko partida, 17:30ean Irunen.

Aldundia txapelketako finalaren joaneko partidan, kadete mailako neskek Bidasoa taldea garaitu zuten (24-18). Balio handiko garaipena da, 6 goleko abantaila ematen dielako. Baina, batez ere, azken hiru partidatan garaitu ezin izan zuten aurkaria gainditu zutelako. Oraingoan, alde handiarekin. Bereziki aipagarria izan zen zaletuen babesa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!