Villabonako EAJ-PNV, pintaden inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 16a, 01:00

Amasa-Villabonako EAJ-PNV-k, honako mezua igorri du, herrian azaldu diren pintaden inguruan:
 

EAJk EH Bilduk pintaden inguruan duen inkoherentzia gaitzesten du

Erakutsitako jarrera zinikoa dela kontsideratzen du

Amasa-Villabona udalerriko EAJ-PNV erakundeak, azken asteetan eremu publiko zein pribatuetan (egoitza politikoetan, eraikuntza berezietan, hezkuntza zentruetan) eginiko pintaketak salatzeaz gain, Udal kutxetan galera nabarmenak eragin dituena eta gizartean ondoeza sortu duena, EH Bilduk izan duen jarrera ziniko eta inkoherentea adierazi nahi du.  

EH Bildu, OSATUZ programaren espaloi garbiketen kanpaina babestu duen erakunde politikoa izanik, EAJri inkoherentea iruditzen zaio azkeneko asteetan agertu diren pintaden aurrean inongo salaketarik egin ez izana. Eta guztiz zinikoa iruditzen zaigu bere kexa bakarra Zubimusu Ikastolan agertutako pintaketen harira bakarrik izatea.

Jarrera ziniko zein inkoherente honekin, EH Bilduk herrian zehar agertu diren pintaden aurrean neurketa desberdinak egiten dituela dirudi. Dirudienez, ezker abertzaleari ez zaio axola, hilabetez hilabete, urtez urte, Errebote Plaza eduki politikoak dituzten margoen ondorioz geroz eta hondatuagoa egotea edo Subijana Etxea etengabe margotu behar izatea gizarte talde zehatz batek fatxada “apaintzea” egoki ikusten duelako. Ez dirudi axola zaionik ere herritarren milaka euro (lehengo milioika pezeta) pintada horiek ezabatu eta konponketak egitera bideratu behar dela jakitea.

Hori bai, jarrera kritikoa erakusten dute pintada horien edukia beraien ideiekin bat ez datorrenean. Norbaitek ulertzen al du?

EAJ-PNVtik jarrera horiekin amaitzeko deialdia egiten dugu. Eremu publikoak herritar guztion ondare dira eta ez “La calle es mía” zioen Fraga Iribarne frankistaren mailara iritsi nahi duten bakar batzuen erabilpenerako bakarrik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!