Altsasuko gazteei babesa emateko ekitaldiak, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 16a, 01:00

Apirilaren 14an Altsasuko gazteen aldeko manifestazioa egingo dute Iruñan. Manifestazio horri babesa emateko, auto-karabana eta elkartasun argazkia egiteko deia zabaldu dute gaur arratsalderako. 19:00etan abiatuko dira Villabonako Txermingo aparkalekutik eta Zizurkilen amaituko dute. Joxe Arregi plazan aterako dute talde-argazkia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!