Kultur aniztasuna aldarrikatzeko ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 16a, 01:00

Igandean egun osoko ekitaldia Egape ikastolan, Aballarri gurasoen elkarteak antolatuta.

Egape ikastolan kultur aniztasuna kontutan hartu nahi dute, ezberdinen arteko elkarbizitza balioan jarriz. Igande honetarako egun osoko ospakizuna antolatu dute.

Jaki ezberdinak probatzeko aukera izango da, eta baita herrialde ezberdinetako tradizioari erreparatzeko ere. Izan ere, norberaren herrialdeko jantzi tipikoekin agertzeko deialdia luzatu dute antolatzaileek.  

Ospakizunak Egapeko ikasleen musika emanaldiarekin hasiko dira, eguerdiko 12:30ean. Bitartean, familiek bazkarirako ekarri beharreko janaria eraman beharko dute. 14:00ak aldera jaki tipikoen dastaketa izango da. Edariak eta haurrentzako janaria doakoak izango dira. Bazkalostean, 16:00etatik 18:00ak arte, eskulanak, antzerkia, karaokea eta diskofesta izango dira. Bezperan, kultur aniztasuna landuko dute ikasgeletan .

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!