Zinegoak, aniztasuna lantzen duen zinema jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 15a, 01:00

Martxoaren 16an eta 18an proiektatuko dira filmak, eta tartean bi saritu: Margueritte eta Au-delà de l’ombre.

 

Ohiko arauetatik kanpo geratzen diren pertsonengan jartzen du azpimarra Zinegoak Zinema Jaialdiak; hots, gizarteak ezartzen dituen eredu fisiko, identitario, sentimental edo sexualekin betetzen ez duenengan. Zinema eta kultura ardatz hartuta gizartea eraldatzeko eta gizarteko aniztasuna ezagutarazteko tresna moduan funtzionatzen du Jaialdiak, eta honako gaiak jorratzen ditu: orientazio sexuala, generoa, haurtzaroa zein nerabezaroa edota transexualitatea. Martxoaren 16an eta 18an zehar 7 film ikusi ahal izango dira Saroben, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da.

Martxoaren 16ko film laburrak
Lehen egunean 6 film labur proiektatuko dira, jatorrizko hizkuntzan eta gazteleraz ez denean, euskarazko azpitituluekin:

  • The migrant mixtap (Kanada).
  • Tailor (Brasil).
  • Margueritte (Kanada).
  • Little potato (AEB).
  • Tarde para el recreo (Euskadi).
  • Ornitorrinco (Espainia).

Marianne Farley-ren Margueritte film laburrak bi sari irabazi ditu Zinegoak Zinema Jaialdian. Bata, Publikoaren Saria Film Labur Onenari, eta bestea, Lesbianismo eta Genero Epaimahaiaren Aipamen Berezia.

Martxoaren 18ko film luzea
Nada Mezni Hafaiedh zuzendariaren Au-delà de l’ombre izeneko film luzea proiektatuko da martxoaren 18an. Jatorri tunisiarra du, eta LGTB kolektiboaren inguruan oinarritzen da istorioa. Jatorrizko hizkuntzan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Film Luze Dokumental Onenaren Saria jaso du, Dokumentalen Nazioarteko Epaimahaiaren eskutik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!