Klarinete laukote jaialdia, larunbatean Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 15a, 01:00

Klarinetearen hotsa nagusituko da Andoainen, larunbatean. Esti Mujika kultura zinegotziak, Mikel Emezabal klarinete irakasleak eta Claudia Alduncin klarinete ikasleak bilkuraren xehetasunak eskaini zituzten, Basteron bertan.

 

Mujika zinegotziak "ekimen interesgarritzat" jo zuen jaialdia: "Andoaingo musikagintzan urrats berri bat da jaialdia, eta Udalak eskura dituen balibideak jarriko ditu instrumentu hori lantzeko eta ezagutzera emateko”. Jaialdiak "Andoaingo kultur bizitza aberastu” nahi duela adierazi zuen Emezabalek. Basteroko oholtzan hemezotzi laukotek lehiaketan parte hartuko dute: “Ikusleen artean sakabanatuta egongo dira epaimahaikideak, eta honako irizpideak edukiko dituzte kontuan: jarrera, originaltasuna, trebetasuna eta kalitatea”. Azkenik, Sapere Aude Sinfonietta elkarteari eskerrak eman zizkion, jaialdia antolatzeko garaian eskainitako laguntzagatik.

Andoaingo sei laukote igoko dira taula gainera
Klariando Quartet: Maddi Elizasu, Aizpea Oria, Leire Barquero eta Xabier Ucin; Kuarteto Kalabera: Oier Moreno, Alex Castro, Iosu Mujika eta Axe Arrikarte; Hasi Berriak taldea: Oihane Telletxea, Ane Escribano, June Lizartza eta Martin Sanchez; Friends taldea: Ekiñe Lasa, Maitane Urkola, Unai Ulanga eta Urko Lizaso; Iepa Quartet: Eider Iturriondobeitia, Patricia Nistal, Irene Requeijo eta Aizpea Oria; Lautan Quartet: Claudia Alduncin, Arantxa Irigoras, Jose Luis Perez eta Josu Otxotorena.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!