Aiztondoko gutun lehiaketa, abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 14a, 01:00

Martxan da Aiztondo Gutun lehiaketaren XI. edizioa. "Ekairi gutuna" da aurten proposatu duten gaia eta apirilaren 23an amaituko da lanak aurkezteko epea. Lau maila ezberdinetan antolatu dute lehiaketa, adinaren arabera. Ekainaren 8an egingo dute sari-banaketa ekitaldia.

Lanak aurkezteko bide ezberdinak daude aukeran:

  • Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu ondoren, kartazal txikiari izenorde bat jarrita, gutunarekin batera kartazal handiago batean sartu eta bidali. 

Helbidea: Aiztondo XI Gutun Lehiaketa

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko Bulegoak

Muñoa kalea, 36 behea

20159 Zizurkil

 

  • Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da,  'izen ordekoa' izenarekin eta egilearen datuak 'egilea' izena duen beste fitxategi batean.

aiztondokogutunak@gmail.com

 

Informazio gehiago: 943 693 930

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!