Arrate pilotalekua berritzeko hitzarmena Udalaren eta Aldundiaren artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 14a, 01:00

Denis Itxaso Foru diputatuak eta Ana Carrere alkateak Arrate pilotalekuaren eraberritze lanei ekiteko hitzarmena sinatu dute. Egitasmoaren aurrekontua 1.200.000 eurokoa izango da, eta horietatik Aldundiak herena ordainduko du kirol instalakuntzei bideratutako planaren bitartez. Hitzarmena sinatu ondoren, agintariak Arratera hurbildu dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!