Elikagai bankurako bolondres bila

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 13a, 01:00

Martxoaren 16an, ostiralean jarri dute hitzordua Ernio bidea 29 helbidean, Asteasurako bidean. Goizez 9:30etik 12:30era eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara arituko dira sortak egiten, eta lagundu nahi duenak ordutegi-tarte horretan nahi duen garaian azal daiteke. Boluntario gisa parte hartu nahi duenak aurrez Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko du, 943 693 930 telefono zenbakira, sortak egiteko txandak antolatu ahal izateko.

Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa. Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek  sortak prestatzen egiten duten lana, eta hurrengo banaketa egiteko ere Zizurkilgo Udalak herritarren laguntza eskatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!