Abian da txakurren jabeei bideratutako kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 13a, 01:00

Beterri-buruntza kooperazioaren baitan eta lanbideren diru laguntzarekin Andoaingo udalak abian jarri du txakurren jabeei bideratuta dagoen kontzientziazio kanpaina hau. Kanpaina beraien txakurren kakak jasotzen ez dituzten jabeei bideratua dago. 

Kanpaina honetan gainera udaltzaingoak zer esan handia izango du, Maider Jérico hezitzailearekin eta Ramón Varela ingurumen teknikariarekin bateta. Maider bertan egongo da hiru astez, auzoz auzo jendeari informazioa emanez eta baita jendearengandik informazioa jasotzen ere. Departamentu sailetik, aipatu dugun Ramón Varela ingurumen teknikaria ere egongo da kanpaina hau bere osotasunean betetzeko lanetan. Hau horrela, txakurren jabeen iritzia ere jakin nahi dute, ondoren dagoen ordenantza eguneko beharren arabera eta egoerara egokitzeko.

Honako hau da kanpainari jarri dieten titulua: “Udalerri lagunkoi baten alde, jabe eredugarria nahi dut, konpromisoa hartuko al duzu?”. Izenburuarekin batera, kanpainaren hiru helburu garrantzitsuenak aipatzea erabaki dute. Honekin, txakurra dituzten pertsonak ez dituztenekin izan ditzaken gatazkak gutxitzea ekarri nahi dute eta horretarako garrantzitsua da txakurren jabeak eredugarri izatea. Azkenean biztanle orok, bizi behar baitu kalean ibiltzen diren txakurrekin.

Baina, zer da jabe eredugarri bat izatea?. Hau gehienbat txakur bat edukitzea erabakitzen den momentutik sortzen diren bete beharren ildotik doa. Bai txakurraren osasunarekin zerikusia dutenak, hau da, txakurra osasuntsu edukitzea, bakunak ematea, kakak egiten dituenean jasotzea,… baina gehienbat kalean txakurrarekin joaten jakitea da, guk gure txakurra asko maite badugu ere kalean dabiltzan eta  txakurrak gustuko ez dituzten biztanleak ere errespetatu behar baitira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!