Toti Martinez de Lezearen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko mar. 13a, 01:00

“Ittun” Arbasoen Ituna liburua aurkeztuko du ostegunean, Subijana etxean, 19:30etan hasita. “Enda” (2014) nobela arrakastatsuaren argumentua berrartuz, genero fantastikoko lan berriaren istorioa Aralar mendian (erensugearen mendilerroan) kokatzen da. Euskal mitologiaren elezaharren inguruko keinu ugari topatuko ditugu liburu berri honetan, bere garaian On Joxe Miel Barandiaranek adibidez bere lanetan jaso zituenak.

Villabonako Kultura sailak antolatu du Toti Martínez de Lezea (2000. urteko Zilarrezko Euskadi Saria) gasteiztarraren azken nobelaren aurkezpena.

Aurkezpen dinamiko eta interaktibo batean parte hartzeko aukera edukitzeaz gain, liburuaren euskarazko zein gaztelaniazko hainbat ale lortzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!